Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2010. HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Donostiak Kursaala argiztatu zuen begizta gorriarekin HIESa dutenei elkartasuna erakusteko


Begizta horia Kursaalean
2010ean, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harri beltza elkarteek, ONUSIDAk eta Osasun eta Kontsumo Sailak ekintza batzuk antolatu zituzten HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko (abenduaren 1a).

Hala, Donostiak bat egin zuen, munduko beste 99 hirirekin batera, “Light for Rights” kanpainarekin. Horren barruan, oso monumentu nabarmenak argiztatu ziren, mundu mailan gogorarazteko zer-nolako garrantzia duen GIBek erasandako pertsonen eskubideak errespetatzeak. Kanpainarekin bat egin zuten espainiako beste hiri batzuk: Madril, Bartzelona, Merida, Sevilla eta Valentzia.

Azaroaren 30ean, Kursaalaren argi guztiak itzali ziren, arratsaldeko zazpiak baino 10 minutu lehenago, eta, zazpietan, berriro piztu ziren begizta gorria irudikatuz. Begizta hainbat egunetan ikusgai egon zen fatxadan.

Bestalde, HIESaren Munduko Eguna zela-eta, ekintza batzuk programatu ziren elkarte batzuekin batera, duela 14 urtez geroztik egiten den bezala, GIB duten pertsonen eskubideak babesteko beharraren inguruan gizartea informatu, kontzientziatu eta mobilizatzeko.
  • Herritarren elkarretaratzea. Abenduaren 1ean, 19:30ean, Kalkutako Teresa plazan, Hiesaren memorialaren ondoan (begizta gorria).
  • Informazio-mahaik Bulebarrean. Abenduaren 1ean, goizez.
  • Begizta gorriak agertzen dituzten kartelak jarriko dira Udaletxeko fatxadan eta hainbat garraio publikotan.