Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2009. HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Donostiak HIESa dutenei elkartasuna adierazi zien abenduaren 1ean


Karpa eta informazio mahaiak Bulbarrean
2009an, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Alorraren bidez, eta Acasgui, EHGAM, Gehitu eta Harri Beltza elkarteek lagunduta, HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zuen abenduaren 1ean.

Isidoro Vilaren “Ez ahaztu inoiz” dokumentala eman zen Lugaritz Kultur Etxean. Proiekzioaren ondoren, hizketaldi bat izan zen eta errealizadoreak berak parte hartu zuen. Filma bizkarrean giza immunoeskasiaren birusa duten gaixoei buruzko zenbait ikus-entzunezko dituela —patologia horren ondorioz hil zitzaion bikotekidea barne—, Bartzelonan IHESaren aurka borrokan diharduen Projecte dels noms elkartearen azken 15 urteei buruzko begiratu bat da. Atzera begirada hori gorabehera, dokumentala zuhur jokatzearen aldeko dei batekin hasten da, jende askoak hala uste izan arren, "IHESa ez dago garaituta eta jendea hiltzen dirau".

Halaber, lazo gorriak jarri ziren Renfe eta Euskotren konpainien tren eta geltoki nagusietan zein Donostia, Oiartzun, Hondarribia, Pasaia eta Tolosako hiri autobusetan, baita Pesa enpresaren probintzi barruko autobusetan ere.

Bestalde, Donostiako Bulebarrean, goizez, informazio mahaiekiko karpa bat ezarri zen, eta elkartzeko eta aldarriak egiteko gune bihurtu zen, eta hartan eragindako elkarteek gaiaren gaineko argibide zabalak eskaini zituzten.

Azkenik, herritarren agerraldi bat antolatu zen Kalkutako Teresa plazan haien bizitza HIESaren birusak etenda ikusi duten lagun guztiei elkartasuna adierazteko.