Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2004. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


Ipuin kontalariak, break dance, hip-hop eta txapak eta giltzatakoak egiteko lantegia Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko


Haur talde batek txapak margotzen dituzte tailer batean
Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna eta Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena zirela-eta, 2004an Udalak, Unicefekin batera, haurrentzat, gazteentzat eta gurasoentzat hainbat jarduera antolatu zituen Okendo Kultur Etxean. Erakunde horrek urtero antolatu ohi du Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna, haurren eskubideen defentsan etengabe egiten duen lanaren barnean.

Pello Añorga ipuin kontalariak bertaratutako guztiak girotu zituen bere istorioen bidez. Horren jarraian, gaztetxoek Interneten ibiltzeko aukera izan zuten, eta mundu osoko beste neska eta mutil batzuen egoera Sarearen bidez nola ezagutu ikasi zuten bertan. Horren ondoren, txapak eta giltzatakoak diseinatzeko aukera izan zuten, lantegi bati esker. Gainera, Intxaurbreak taldeak break dance erakustaldia eman zuen Kultur Etxeko ekitaldi aretoan, disko jartzaile batek jarri zuen musikaren eta hip-hopeko errimatzaile baten erritmopean.

Bertaratutakoek Haurtzaroaren Nazioarteko Egunarekin lotura zuen informazio ugari jaso zuten. Horren inguruan, Haurraren Eskubideei buruzko Hitzarmenak biltzen zituen hamabi eskubideak zehazten diren liburuxkaren aleak banatu ziren. Okendoko Kultur Etxean argibide taulak eta argazkiak egon ziren ikusgai, mundu osoko haurren egoerari buruzkoak.

Horrez gain, Lagun Postontzia izenekoa jarri zen bertan, neska-mutilek eta gazteek mundu osoko haurrei buruzko iritziak, hausnarketak eta gomendioak sartzeko postontzian; horren ondoren, Unicefek horiek denak aztertzeko eta txostena kaleratzeko.