Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2007. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


Antzerkia, erakusketa bat, material didaktikoa eta Lorategi Galkorrak Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko


Lorategi iragankorra Alderdi Ederren

Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna zela-eta, 2007an Udaletxeko batzar areto nagusian ikuskizun bat egon zen euskaraz, “Neska politak, artasoro alaiak”. Jarduera honen bidez, haurrek mundu zabalean duten egoeraz, eta baita giza eskubideekiko nahiz bake kulturaren inguruko gogoeta eginaraztea nahi zen. Era berean, UNICEFen “Bake ametsak” izeneko erakusketa ikusteko aukera ere egon zen.

Aurreko urteetan bezala, orriak markatzekoa argitaratu zen. Egutegia eta Haurraren Eskubideen Konbentzioan onartutako eskubideetako hamabi jasotzen ziren orriak markatzeko horretan. Hiriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eskola-ume guztien eta ekintza hauetara inguratzen diren pertsona guztien artean eman zen.



Bestalde, bigarren urtez, Bakearen, Errespetuaren eta Mestizajearen aldeko Lorategi Galkorrak egin ziren. Proiektu honen asmoa, bereziki gazteak —baina baita gainerakoek ere—, Oroimenaren lorategiari buruzko informazioa eta sentiberatasuna izatea da; izan ere, Loiolako Erriberetako lorategi hori terrorismoaren eta indarkeriaren biktimekiko oroimen, omenaldi eta elkartasunaren ikur bihurtu baita.

Bigarren edizioan, zortzi ikastetxetako ikasleek hartu zuten parte, 12 eta 15 urte bitarteko neska-mutikoek. Iñigo Segurola paisajista zuzendari zutela, lorategi iragankor txiki batzuk proiektatu zituzten, birziklatutako gaiak erabilita, Alderdi Ederren.