Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2006. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


Tailerrak eta antzerkia Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko


Haurrak eskulanak egiten

Aurreko edizioetan bezala, Donostiako Udalak, UNICEFekin batera, hainbat jarduera antolatu zituen Okendo Kultur Etxean Haurtzaroaren Egun Unibertsala eta Haurren Eskubideen Konbentzioaren XVII. urteurrena ospatzeko.

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, papiroflexia lantegia eta erakusketa egin ziren, baita Custom egiteko eta Bisera pertsonalizatzeko tailerra ere. Gainera, perkusio tailer bat eskaini zen gazteentzat.

Halaber, “Haur Kabareta” antzerkia antolatu zen, guraso eta haurrentzat, Okendo Kultur Etxeko areto nagusian, Agerre Teatroa taldearen eskutik, eta giza eskubideei buruzko erakusketa, UNICEFen bitartez.

Bestalde, liburuak markatzeko bat banatu ziren Lehen eta Bigarren hezkuntzetako donostiar ikasle guztien artean. Bertan, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean onartutako eskubideetako hamabi jasotzen ziren.

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren babesa zuen.