Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2012. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna



Haurrekin tailerra liburutegian

Aurten ere, beste behin, Haurren Egun Unibertsala eta Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpena ospatu zuen Donostiako Udalak hainbat erakunde eta elkarterekin.

Haurrei eta gazteei zuzendutako tailerrak, jolasak, pelikulak, ipuinak eta zenbait jarduera antolatu ziren.

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxeak, Gazteria Arloak eta Donostia Kulturaren artean antolatu zituzten jarduerak, UNICEF eta Avaim laguntzarekin. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak diruz lagundu zuten.