Inprimatu
Whatsapp ikonoa

HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna


Kalkutako Teresa plazako memoriala



HIESaren Nazioarteko Eguna Osasunaren Mundu Erakundeak eratu zuen 1988an Nazio Batuetako Munduko Osasun Asanbladaren ebazpen batetik abiatuta, helburu duela mundu mailako informazio eta komunikazio bideak zabaltzea, baita gaixotasuna jasaten duten pertsonen aldeko ulermena, elkartasuna eta itxaropena eratzea ere.


Hori dela-eta, urtero, abenduaren 1an, Udalak, Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harri Beltza elkarteen bitartez, hainbat jarduera antolatzen ditu herritarrei IHESaren arazoei buruz informatzeko, sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko nahiz HIESak eragindakoei elkartasuna adierazteko.


Gainera, 2006an, HIESa lehen aldiz diagnostikatu zutenetik 25. urteurrenean, Kalkutako Teresa plazan lazo gorri bat forma duen memoriala jarri zen biktimen omenez. HIESari lotutako arriskuez eta prebentzio beharraz ohartarazi nahi du, eta elkartzeko, gogoeta egiteko eta HIESaren biktimak gogoan izateko gunea ere bada. Udalak eta HIESaren aurkako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Euskal Plataformak sustatu zuten memoriala hau.


Argazkiak ikusi