Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2005. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


Globoflexia, graffiti lantegiak eta antzerki Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatzeko


Haurrentzako antzerki baten argazkia

2005ean Okendo Kultur Etxean Udalak antolatutako ekintzak, Groseko Haurtxokoarekin, Gaztelekuarekin eta UNICEFekin batera, egin ziren Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna eta Haurraren Eskubideen Konbentzioaren XVI. urteurrena ospatzeko. UNICEF mundu osoan izen handia duen erakundea da, haurren eskubideak defendatu eta sustatzeko egiten duen lanagatik.

Haurraren eskubideak munduan zertan diren azaltzen zuen materiala banatu zen. Besteak beste, liburuak markatzeko bat banatu zen 6-16 urte bitarteko haur eta gazte guztien artean. Bertan, Haurraren Eskubideen Konbentzioan onartutako eskubideetako hamabi jasotzen ziren. Horretaz gain, “Nire Eskubideen Liburua” berrargitaratu zen.

Gainera, globoflexia, zirriborro eta graffiti lantegiak antolatu ziren haur eta gazteentzat. Bestalde “Hamaika koloretan dantzan”, txotxongilo-antzerkia eskaini zen, guraso eta haurrentzat, Okendo kultur etxeko areto nagusian, Zenbat Gara taldearen eskutik.