Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2013. HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna



Konzentrazioa Kalkutako Teresa plazan

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, eta Acasgi, EHGAM, Gehitu eta Harri Beltza elkarteek hainbat ekintza antolatu zituzten HIESaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira

Abenduaren 1ean kontzentrazioa egin zen, biktimen omenez, Kalkutako Teresa Plazan, HIESaren memorialaren aurrean hain zuzen. Gainera, Kursaalaren argi guztiak piztu ziren begizta gorria irudikatuz. Udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan eta hainbat garraio publikotan ere lazo gorriaren kartelak jarri ziren.

Gaitzaren inguruan sentsibilizatzen segitzeko beharra nabarmendu zuen Naiara Sampedrok Berdintasuneko, Migrazioko, Kultur Aniztasuneko, Hezkuntza, Kulturako eta Gazteriako zinegotzi ordezkariak birusa duten pertsonen eskubideak babesteko: “Estigmatizatuta egon den gaixotasuna baita, eta aurreiritziak ez dira guztiz ahitu. HIESa isilean pairatutako pandemia ankerra izan da eta da”. Bide horretan gogor ari diren elkarteen lana ere eskertu zuen zinegotziak.