Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2005. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna


Donostiako Udalak bakearen aldeko kontzertu batekin ospatu zuen Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna



Kontzertuaren argazkia Udaletxeko Udalbatza Aretoan
2005ko abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta, musikaren hizkuntza unibertsala protagonista izan zen. Izadi soka laukoteak Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko kontzertu bat eman zuen Udaletxeko Udalbatza Aretoan.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren ospakizunak erakunde adierazpen bat irakurtzearekin hasi ziren. Erakunde adierazpena Giza Eskubideen Batzorde Berazian onartu zen. Batzorde horretan, udal talde guztiak eta Biktimen Udal Foroa daude ordezkatuta.

Erakunde adierazpena


Hona hemen Giza Eskubideen Batzorde Bereziko ordezkari guztiek onartutako erabakiak:
  • Aktiboki baztertzea biolentzia eta tolerantzia eza erakusten duen jarrera oro, eta hitzaren eta herrien nahiz herritarren arteko komunikazioaren indarra berreskuratzea.
  • Berrestea erakunde-gizarteen konpromisoa gizaki ororen eskubide oinarrizkoenen alde: askatasunaren eta bizitzeko nahiz oinarrizko eskubideak izatearen alde.
  • Gordetzea terrorismoaren eta biolentziaren biktimen memoria kolektiboa, ezagupena, elkartasuna eta kaltea konpondu beharra, bakerako hezkuntzan txertatuta haien esperientzia, sentimenduak eta emozioak.
  • Ahalegin sendoa egitea adostasun politikoa eta soziala lortzeko, askotan behar adinako elkartasunez erantzun ez dien gizartearenganako konfiantza berreskura dezaten biktimek.
  • Segitzea eta sakontzea bakerako hezkuntzan eta pertsona guztien Giza Eskubideen aldeko lanean, zeinezkorik gabe; batez ere gazteenekin lan eginez, beste erakunde nazioarteko batzuekin, erakunde publiko eta pribatuekin, hezitzaileekin, ikastetxeekin, unibertsitatearekin, familiekin, komunikabideekin, elkarte sareekin eta erakundeekin batera jarduna.

Ekitaldi horretan, Nazio Batuek 1948ko abenduaren 10ean onartutako Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren alde batzuk partitu ziren. Era berean, udaletxeko fatxadan mezu batzuk azaldu ziren, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikulu eta aipu batzuekin, egun horretan Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela gogorazteko herritarrei.


Erakunde adierazpen