Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2011. Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna


"Armamarioneten" erakusketa, ipuinkontalariak, jokuak, marrazkiak eta txokolatada



Bi 'armamarioneten' argazkia

Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna mundu osoan azaroaren 20ean ospatu zela eta, Donostiako Udaletxeak haurrei zuzendutako eginkizun ezberdinak antolatu zituen Aieteko Parke Kulturalak dituen ekipamenduetan, pasa den azaroaren 18an.

Sentsibilizazio Egun honen jardunaldi nagusia pasa den udaran 300 bat ume inguruk egindako 72 “armatxotxongilo”en erakusketa izan zen. “Bakerako Armak” deituriko Bake eta Giza Eskubideen Etxeak antolatutako tailerraren inguruan egin zituzten umeek lan hauek. “Armamarionetak” arma ezberdinen marrazkiak irudimenezko eta kolorez beteriko konposizio mugikorretan bihurtutako eskulanen ondorio sortu zituzten eta Aieteko Jauregiko zuhaitzetan zintzilikaturik egon ziren ikusgai.

Bestalde, Pello Añorga ipuin kontalariak “Printze Txiki, Printze Handi” ipuinaren kontaketa eta antzezpena egin zuen; haur literaturaren irizpide den “Printze Txikia” ipuinaren moldaketa, alegia. Ipuinen Dorrean haurrek giza eskubideen errespetua sustatzen zituzten jolasekin jardun ziren baita ere. Bestaldetik, Haurtxokoan Haurren Eskubideak gogorarazi ziren Nerea Rodríguez-ek egindako marrazki koloretsu batzuen bitartez, Save the Children-en laguntzarekin.

Beste bi jarduera antolatu ziren baita ere, “Munduko jolasak” eta “Nigerrerako Tantak” deiturikoak. Azken hau, UNICEF-ek sustaturikoa eta munduko beste tokietan faltan duten ura eta elikaduraren eskubidearen inguruan egindako hausnarketari ekin zion. Haurraren Egun hau Topalekuan egindako txokolatada batekin amaitu zen.

Bake eta Giza Eskubideen Etxeak zein Donostiako Udaletxeak eginkizun guzti hauek antolatu zituzten Donostia Kultura eta Aieteko Haurtxokoaren lankidetzarekin batera. Gainera, ekintza hauek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntza ekonomikoa izan zuten.