Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2012. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna



Ekitaldiko parte-hartzaileen argazkia
Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak deituta, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Udaleko ordezkari politiko guztiek giza eskubideen urraketen “biktima guztien oroimenezko” ekitaldi bateratua egin zuten abenduaren 2an, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira.

Udaletxearen aurrean kokatuta dagoen “Oroimena” izeneko monolitoaren inguruan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin zuten.

Agintaldi honetan Donostiako Udaleko talde politiko guztiek biktima guztien aldeko ekimen bateratu bat egin zuten lehenengo aldia izan zen.


Gatazkaren biktima guztiei omenaldia


Ekitaldiko parte-hartzaileen argazkia donostiako kaian
Gatazkaren ondorioz giza eskubideen urraketen biktima izan ziren pertsona guztiek aitortza eta omenaldia jaso zuten Donostiako Udal Gobernuaren eta Juan Karlos Izagirre alkatearen eskutik kaian antolatutako ekitaldi baten bitartez bezperan, 2012ko abenduaren 9an.

Udal Txistulari bandak lagunduta, Udal Gobernuko kideek lore bana bota zuten itsasora, eta isilunea egin zuten.