Inprimatu
Whatsapp ikonoa

2011. Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna


Wangari Maathai-ren, Bakearen Nobel Saria 2004, homenezko jarduerak


Homenaldiko argazkia Aieteko Jauregiaren aurrean
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna, abenduaren 10ean izan zela eta, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, hainbat ekintza antolatu zituen Wangari Maathaik (Kenia, 1940-2011) 2004an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen lehen emakume afrikarraren omenez. Maathai-k, Mahatma Gandhi (India,1869-1948), Ana Frank (Alemania,1929-1945), René Cassin (Frantzia, 1887-1976) eta Martin Luther King (EEBB, 1929-1969)-ekin batera, Bakea eta Giza Eskubideen Etxeko hainbat ekintza gidatu dituzten ospeko pertsonetariko bat da; mundu osoan bakoitzak egin duen giza eskubideen aldeko lanaren omenez, alegia.

Wangari Maathai-ren oroipenean antolatutako ekintzen artean Donostiako alkateak Juan Karlos Izagirre beste udal zinegotzi batzuekin batera, Keniako bi zuhaitzen landaketan parte hartu zuten Aieteko Parke Kulturalean.

Bi zuhaitzen landaketa, ipuin kontalaria, tailerra eta dokumentala


Aieteko Haurtxokoan haurrei zuzendutako hainbat ekintza burutu ziren. Horien artean Afrikako maskara tailerra eta “Zuhaitz- emakumea” ipuin kontalaria izan ziren, Wangari Maathai-z mozorrotutako aktore bat giza eskubideen defendatzailearen bizitza eta ekarpenak kontatu zituelarik.

“Taking Root: The Vision of Wangari Maathai” dokumentala eskaini zen ere, Maathai-k 1977an sortutako “Gerriko Berdearen Mugimendua”-ri buruzkoa eta Afrika osoan zehar 30 milioi zuhaitz baino gehiago landatzea lortu zuena. Lisa Merton eta Alan Dater-ek Estatu Batuetan (2008) errealizatutako zinta, jatorrizko bertsioan proiektatu zen erdarazko azpitituluekin. Miren Gutiérrez Almazor-ek, kazetaria eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu baino egun gutxi lehenago arte Greenpeace Espainiako zuzendari exekutiboa izandakoak, filma aurkeztu zuen.

Jardunaldi honetarako antolatutako ekintza ezberdinek Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailaren laguntza ekonomikoa izan dute.