Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Haurren Egun Unibertsala zela eta, Haurtxoko eta Gaztelekuetan hainbat ekintza burutu ziren, garapen iraunkorraren, tolerantziaren, kultur aniztasunaren eta bizikidetzaren inguruan kontzientziazioa bultzatzeko. Donostiako Udalak, Giza Eskubideen bulegoaren bitartez, eta Gazteria eta Kultur Aniztasuna bulegoen, Donostia Kulturaren eta UNICEFren laguntzarekin, azaroaren 20a, Haurren Egun Unibertsalaren eguna oroitu zuten udaleko hainbat espaziotan.

Helburu horrekin, Haurtxokoetan eta Gaztelekuetan UNICEFen “Denboraren kapsula” eta “Misio diplomatikoa” izeneko ekintzak burutu ziren.

Udal liburutegietan ere, “Ipuinaren ordua” izeneko saioa eskaini zen, haurren eskubideak ardatz hartuta.

Gainera, Kultur Aniztasunaren Atalarekin batera, Dar-Dar Gizarte Ekimenezko Kooperatibak, nerabeei zuzendutako bakarrizketa antzeztuak eta ikus entzunezkoak eskaini ziren hainbat ikastetxetan.