Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak azaroaren 20a, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren Protokoloaren onarpenaren eguna, haurrei zuzendutako hainbat jarduerekin ospatu zituen.

Liburutegietako “Ipuinaren orduan” baloreen transmisioan eta parte hartzean oinarritutako gaiak hautatu ziren; Haurtxokoetan hainbat jarduera burutu
ziren haurren eskubideen inguruan; Gaztelekuetan, UNICEFen “Nahiak eta beharrizanak” jokoaz gozatu ahal izan zuten.

Bestalde, “Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak” erakusketaren inguruan bisita gidatuak antolatu ziren. Antolatzaileak: Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoa, Donostia Kultura eta Unicef.