Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen eta Kultur Aniztasunaren bulegoen eta Gazteria atalaren bitartez, Unicef, Mestiza elkartearen eta Donostia Kulturaren
laguntzarekin, haurrak, gazteak eta familiak gonbidatu zituen babes bila dabiltzan pertsonen azalean jartzera eta aniztasunean elkarrekin bizitzen ikastera.
Helburu horiekin, azaroaren 17tik 26ra bitartean, 8 haurtxoko eta gaztelekuetan hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izango da, errefuxiatuen egoerara hurbiltzeko. Adibidez, Unicefek proposatu zituen “Babespean egoteko eskubidea dugu” edota “Harrera Pasaportea” saio didaktikoak.

Horrez gain, familian jolasteko eta sentitzeko askotariko jarduerak egin ziren.

Gainera, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen ondoan dagoen Aieteko kultur etxean, festa ederra egin zen, kulturen arteko harremanak eta bizikidetza aniztasunean ardatzak izan zirelarik