Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta (abenduaren 10ean), Aba Taano taldeak gospel afrikar eta amerikar kontzertu solidario bat eskaini zuen, dantza nahiz herri- eta trinal-kantekin lagunduta. Abenduaren 5ean izan zen, Antzoki Zaharrean.

Sarreren salmentarekin jasotako diru guztia talde horrek sorburu duen Ugandako umezurztegira zuzendu zen.
Taldea osatzen duten bost gaztek munduan zehar beren musika zabaltzen dute, afrikar herrialdeko umezurtzek heziketa jaso eta etorkizuna landu ahal izan ditzaten musikaren eta dantzaren bitartez.

Ikuskizuna honako hauek antolatu dute: Musika para salvar vidas elkarteak, Donostiako Giza Eskubideen Bulegoak, Donostia Kulturaren laguntzarekin.