Inprimatu
Whatsapp ikonoa
HIESAren aurkako Parisko Adierazpenarekin bat egitea 2016ko abenduaren 1ean

HIESaren aurkako Nazioarteko Eguna abenduaren 1ean egiten da, eta horren harira, Parisen 2014. urtean mundu osoko hainbat alkatek onartu zituzten konpromisoak bere egiteko adierazpen instituzionala aurkeztu zuen Donostiako Udalak. Aipatu konpromisoak zehazten dituen agiriak “Ekintza bizkorra hirietan: HIES epidemiarekin bukatuz” du izenburua.

Talde politiko guztiek onartu zuten adierazpena, Euskal Sida federazioko kideak diren Harribeltzak eta Acasgik proposatuta.

Eneko Goia sinetsita dago "hiriek prebentzio-, tratamendu-, informazio- eta sentsibilizazio-ekintza ezberdinak gauza ditzaketela 90-90-90 helburuak 2020.
urterako lortu ahal izateko”. Urte hartan GIBa duten pertsonen % 90a bere egoeraren jakitun izatea, tratamendua jasotzea eta beren birusarekin bukatzea;
hori da, hain zuzen ere, helburu horien xedea. Era horretan, 2030. urterako Hiesarekin eta tuberkulosiarekin loturiko heriotzekin bukatu eta infekzio
berriak saihesteko moduan egongo ginateke”.

Donostiako Udalak bat egin zuen abenduaren 1a Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu ziren jarduerekin. Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkartetako ordezkariekin batera.

Ondokoak izan ziren Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza antolatutako jarduerak, Udalaren laguntzarekin:

➢ Kontzentrazioa Kalkutako Teresa Plazako oroigarrian, eta Musika eta Dantza Udal Eskolako ikasleen dantza- saioa. Ekitaldian zehar, GIB/HIES gaixotasuna izan duten eta duten pertsona guztien oroimenezko plaka bat zabaldu zen.
➢ Kursaala begizta gorria zuela argiztatu zen.
➢ Udal ekipamenduetan, garraio publikoan eta Udaletxean bertan, begizta gorria zeramaten kartelak jarri ziren eta Udaletxeko aurrealdea gorriz argiztatu
zen.
➢ Informazio-mahaiak Loiola kalean, Fnaceko sarreran.
➢ Gehitu eta Ehgam elkarteek Chemsex filmaren emanaldia antolatu zuten Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean, eta antzerki saio bat Daba aretoan.