Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen, Kultur Aniztasunaren eta Gazteria bulegoen bitartez, eta Unicef, Literaktum txiki eta Donostia Kulturaren laguntzarekin, haurrak, gazteak eta familiak gonbidatu zituen klima aldaketaren ondorioz milaka pertsonek bizi duten errealitate aldaketa ezagutzera, Haurren Egun Unibertsala zela eta.

Helburu honekin, Dar Dar kooperatibak “HAREA” ikuskizuna sortu zuen, festa giroan naturaz eta aniztasunaz gozatzeko, Aiete Kultur Etxean. Kultur etxean bertan “Wangari Maathai eta Bakerako Zuhaitzak” Nobel Sariaren inguruko erakusketa izan zen ikusgai, Aitziber Alonsoren marrazkiez osatuta.

Horrez gain, hiriko Haurtxoko eta Gazteleku guztietan hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izan zen. Horien artean, liburu bat argitaratu zuten, “Ahotsak planetaren alde” eta “Helburua: etorkizun jasangarria” jarduerak proposatzen zituena.

Udal Liburutegietan, berriz, Ipuinaren orduak haurren eskubideak izan zituen protagonista.