Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna zela eta, Donostiako Udalak Carlos Martinez mimoaren emanaldia antolatu zuen. “Giza Eskubideak” ikuskizuna. Antzoki Zaharrean.

Mimoak NBEk 1948an onartutako Giza Eskubideen Aldarrikapenaren artikuluetan oinarritutako ikuskizuna aurkeztu zien ikusleei, lilura eta isiltasunaren poesia
erabiliz.

“Giza Eskubideak” antzezlanak ikusleak hunkitu nahi ditu eta, bereziki, Giza Eskubideen enuntziatuen inguruan eta haiek betetzen ote diren hausnartzea nahi du.