Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, hainbat ekintza antolatu zituen Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, hiesaren aurkako Munduko Egunaren harira.

Kursaaleko argia piztu zen begizta gorria irudikatuz, eta Udaletxea gorriz ere argiztatu zen. Gainera, begizta gorriak dituzten kartelak jarri ziren Udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan eta hainbat garraio publikotan.

Horrez gain, elkarretaratzea egin zen, Kalkutako Teresa plazan, hiesaren memorialaren ondoan. HIESaren aurkako taldeek prestatutako jakinarazpenaren irakurketa egin zen eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ere parte hartu zuen dantza emanaldi bat eskainiz.