Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eskubideen Gunearen inaugurazioa


Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala onartu zenetik 70 urte bete zirela eta, Eneko Goia alkateak Eskubideen gunea instalazio artistikoa inauguratu zuen Aieteko parkean.

Harrespil itxurako instalazio artistiko-pedagogiko bat da, zeinak izan nahi duen aldi berean omenaldi-oroitarri bat eta herritarrek nazioarteko dokumentu horretan jasota dauden balioen eta eskubideen gainean gogoeta egiteko ibilbide pedagogikoa ere. Metalezko 30 panel zurik osatzen dute, eta horietan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko artikulu guztiak, ziriz idatzita daude, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez; aurkezpen modulu bat ere badu, non jasota dagoen hitzaurrea.

Alkateak nabarmendu zuenez, “Eskubideen gunea lanak alderdi pedagogikoa eransten dio Aieteko parkeari, osatu egiten baititu parkea giza eskubideen informazio, sustapen, babes eta aitorpenerako espazio integral bilakatzen duten ibilbidea, piezak eta ekipamenduak”.

Dbuseko autobuseetan kanpaina

Uztail-abuztuan, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko artikulu banarekin “jantzi” ziren Dbuseko 30 autobus, Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Nagusiak 1948an onartu zuela oroitzeko. Diseinatzaile profesionalek kartel bidez eginiko artelanez ilustratu ziren 30 artikuluak
—euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez—. Kartel horiek EHUk bultzatzen duen Giza eskubideei begira erakusketa kolektiboa eratzen dute.

Giza Eskubideen Bulegoak antolatu zuen ekimena, dokumentu horretan jasotako balio eta eskubideak aditzera emateko helburuarekin, aipatutako agiri hori mugarritzat baitute. Kanpainaren aurkezpenean parte hartu zuten Donostiako alkate Eneko Goiak, Gardentasuneko, Giza Baliabideetako eta Berrikuntzako zinegotzi ordezkari Juan Ramón Vilesek eta Mugikortasuneko eta Garraioko zinegotzi ordezkari Pilar Aranak.

Eneko Goiak gogorarazi bezala, Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko Eskerrak Giza Eskubideei erakunde arteko ekimenean
sartu zen. Hartan, Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalek, foru aldundiek, EUDELek eta EHUk parte hartu
zuten. Bere helburua giza eskubideak sustatzea, aldarrikatzea eta babestea izan zen

Erlazionaturiko estekak