Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Haurren Egun Unibertsala zela eta, Donostiako Udalak haurrak, gazteak eta familiak gonbidatu zituen aniztasunak duen balioa ulertzera eta enpatia eta bestearen larruan jartzeko gaitasuna sustatzera.

Unicefen laguntzarekin, besteak beste, 8 Haurtxoko eta Gaztelekutan hainbat ekintza egin ziren: jokoak, ipuin-kontaketak, antzerkiak...

Horrez gain, Udalbatza Aretoan, festa bat izan zen, zuzeneko musika, ipuin kontaketa, jolas eta munduko gozoekin.