Inprimatu
Whatsapp ikonoa

HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, hainbat ekintza antolatu zituen Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera.

Kalkutako Teresa plazan, Hiesaren memorialaren ondoan, elkarretaratzea egin zen. Bertan, HIESaren aurkako taldeek prestatutako jakinarazpenaren irakurketa egin zen, informazio mahaiak jarri ziren eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantza emanaldia eskaini zuen.

Begizta gorriko kartelak udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan (Kursaalean, besteak beste) eta hainbat garraio publikotan jarri ziren.
Udaletxea baita gorriz argiztatu ere.