Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak gonbidatu nahi izan ditu haurrak, gazteak eta hiritarrak, azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsala dela eta, haurren eskubideen balioa ulertu eta hauen esanahia sustatzera, Eskubide Zibilaren, Kultur Aniztasunaren eta Gazteria bulegoaren bitartez, eta Donostiako Ereski abesbatza, Unicef, Dar Dar, Mestiza eta Donostia Kulturaren laguntzarekin batera.

Aurten, hain zuzen ere, Haurren Eskubideen Konbentzioa onartu zeneko 30. urteurrena ospatu da.

Hainbat jarduera antolatu ziren, hiriko hainbat espaziotan, hala nola ipuin kontaketak, jolasak, kontzertu bat, antzerkia eta abar.