Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Eskubide Zibilen atalaren bitartez, hainbat ekintza antolatu zituen Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, HIESaren
aurkako Munduko Egunaren harira.

Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren ondoan, elkarretaratzea egin zen.
Bertan, HIESaren aurkako taldeek prestatutako jakinarazpenaren irakurketa egin zen, informazio mahaiak jarri ziren eta Donostiako Udalaren Musika eta

Dantza Eskolak dantza emanaldia eskaini zuen.

Begizta gorriko kartelak jarri ziren udaletxeko fatxadan, udal ekipamenduetan (Kursaalean, besteak beste) eta hainbat garraio publikotan, baita udaletxea gorriz argiztatu ere