Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak kontzertu solidario bat eskaini zuen Antzoki Zaharrean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Jasotako dirua, Mirzo Music Fundaziora bideratu zen, emakume kurdu yazidiei laguntzeko; gaur egun, Kurdistango Duhok errefuxiatuen eremuan dauden emakumeentzat, hain zuzen ere. Ekitaldiak Kurdistango musiken aldeko elkartasun bidaiaz gozatzeko aukera eskaini zuen, estilo oso pertsonalarekin, Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak batzea lortu duten musikariekin:

Ibrahim Keivo. Oso musikari ezaguna eta saritua da eskualde kurdu-arabiarrean eta baita Europan ere. Haren kantuak eta musikek intentsitate handiz
adierazten dituzte Jezirehko musikak.
Gani Mirzo Band. Ekialdeko musikan aditua da, eta laut jotzaile bikaina. Oso ezaguna Kurdistango erritmoak flamenkoarekin eta jazzarekin bateratzeagatik.

Donostiako Lankidetzak eta Giza Eskubideen Sailak antolatu zuten kontzertua, Donostia Kulturaren lankidetzarekin.