Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Giza Eskubideetako, Gazteriako eta Kultur Aniztasuneko udal atalek, Donostia Kulturarekin batera, hainbat jarduera antolatu zituzten Haurren Egun Unibertsala ospatzeko. Hiriko Haurtxokoetan eta Gaztelekuetan, haur eta gazteei erronka bota zitzaien, haien emozioez jabe daitezen sustatzeko, Gure eskubideak eraikitzen jolas kooperatiboaren bidez; hain zuzen, haurren eskubideei buruz hausnartzen da arteaz baliatuz, Emozioak entzuten eta Gure eskubideak eraikitzen izeneko jolas bidez.

Gainera, azaroaren 23an, Intxaurrondoko Kultur Etxean, Haurren Egun Unibertsalaren 6. festa egin zen. Elisabeth Echeveste aritu zen ipuin kontalari, eta munduko abestiak nahiz olerkiak entzun ziren Ana Molina eta Josie Yañezen eskutik, eta beste hainbat sorpresa ere izan ziren.

Udal-liburutegietako Ipuinaren ordua haurrentzako eskubideei buruzkoa izan zen aste osoan