Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, HIESaren aurkako Munduko Eguna ospatu zuen abenduaren 1ean, Udaleko Giza Eskubideen atalaren eta Musika eta Dantza Eskolaren laguntzarekin.

Egun hori dela eta, hainbat sentsibilizazio eta kontzientziazio jarduera antolatu ziren herritarrentzat, eta, horrez gain, pandemia horrek eragiten dien pertsonei elkartasuna erakusteko.

Abenduaren 1ean, udal ekipamenduek, garraio publikoak eta Udalak berak begizta gorriak dituzten kartelak erakutsi zituzten, HIESaren aurkako borrokaren ikur bihurtu dena. Azaroaren 30etik, asteazkena, abenduaren 2ra, Kursaaleko fatxada begizta gorriarekin argiztatu zen. Gainera, ostegun gauean, Udaletxea ere gorriz argiztatu zen.

Bestalde, elkarretaratze bat egin zen Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren ondoan. Bertan, elkarteek urteko manifestua irakurri zuten. Ondoren,Tabakaleran, Musika eta Dantza Eskolak hainbat koreografia eskaini zituen, bereziki egun honetarako konposatutako batzuekin. Tabakaleran ere elkarteek informazio-mahaiak jarri zituzten.