Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Bulegoaren eta Musika eta Dantza Eskolaren bidez, Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, HIESaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zuen. Hala, abenduaren 1ean, kartelak jarri zituzten begizta gorriekin -HIESaren aurkako borrokaren kurra-dal- ekipamenduek, garraio publikoak eta Udalak. Kursaalen eta Udalaren fatxada gorriz argiztatu zituzten.

Aporofobia STOP pieza eszenikoa taularatu zuten Antzoki Zaharrean. Zaurgarritasun egoeran edo etxerik gabe dauden pertsonak dira protagonistak. Zehazki, Iruñeko Paris 365 jantoki solidarioaren erabiltzaileak dira. Diziplina anitzeko ikuskizuna da, Ados Teatroak, Asinsound-ek eta Bidebitarte-k sortu eta
koproduzitutako work in progress sorkuntza-prozesuaren emaitza.
Aporofobian pobreekiko beldur- edo arbuio-egoerak agertzen dira, eta egoera horiek, askotan, beste gaitz batzuen jatorrian daude, hala nola xenofobian, homofobian edo arrazismoan.

Donostiako Udaleko Lankidetza eta Giza Eskubideen Bulegoak antolatu du ikuskizuna, Donostia Kulturaren laguntzarekin.