Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udaleko Giza EskubideetakoGazteriako eta Kultur Aniztasuneko udal atalek, Donostia Kulturarekin batera, Haurren Egun Unibertsalaren inguruko ekimenetara hurbiltzeko gonbita egin ziieten haur, gazte eta familiei, azaroaren 14tik 24era egin ziren jarduera desberdinetara.

Horretarako, hiriko auzo guztietako Haurtxokoek eta Gaztelekuek hainbat jarduera eta joko proposatu zituzten haurren eskubideak ezagutzera emateko. Altza Haurtxokoan, azaroaren 17an, "Haurraren eskubideen bila" jolastera gonbidatu zen, eta larunbatean, "Familiarekin jolasean" programaren barruan, "1, 2, 3... Emozi-on" jolasa izan zuten.

Gainera, azaroaren 18an, Antiguoko Haurtxokoan, eta 21ean Aiete, Altza, Amara, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Martutene Haurtxokoetan, "Gure giroa, gure jolasa" izeneko dinamika egin zen. Dinamika horretan, eguneroko egoerak aurkeztu eta sailkatu ziren txotxongiloen bidez. Honen bitartez, egokiak, desegokiak eta ez onargarriak diren jokaerak landu ziren eta kasu honetan nola jokatu.

Bestalde, Gaztelekuetan, azaroaren 16tik 18ra, dinamika bera jarraituz, autarkia landu zen "Autobabeserako dugun eskubidea aldarrikatuz" jardueraren barruan.

Azaroaren 20an, Intxaurrondoko Larrotxene Kultur Etxean, “7 Haurren Egun Unibertsalaren festa egin zen d 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketak eskaini ziren, musika, jolasak eta sorpresa ugari, Mestiza elkarteak antolatua.

Gainera, Udal liburutegietan, azaroaren 20tik 24era, “Ipuinaren ordua” ekimena, haurren inguruko eskubideak eta hauen baloreak sustatzen dituzten ipuinetan oinarritu zen.

Egun honetan ere olana bat jarri zen Udaletxeko fatxadan, gogorarazteko Haurren Eskubideen Konbentzioaren onarpenaren 34. urteurrena ospatzen zela.