Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren eta Musika eta Dantza Eskolaren bitartez, hainbat ekintza antolatu zituen Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, abenduaren 1ean, ospatzen den HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira.

Egun horretan elkarretaratzea egin zen Kalkutako Teresa plazan, HIESaren memorialaren aurrean. Bertan, HIESaren aurkako kolektiboetako kideek komunikatua irakurri zuten.

Gainera, Udalaren Musika eta Dantza Eskolak hainbat koreografia eskaini zituen Tabakalerako sarreran. Horietako batzuk egun horretarako konposatu zituzten. Gune horretan informazio mahaiak jarri zituzten.

Urtero bezala, Kursaal begizta gorriarekin argiztatu zen, HIESAren aurkako borrokaren sinboloarekin. Udal ekipamenduetan, garraio publikoan eta udaletxean bertan kartelak jarri ziren egun hori ospatzeko.