Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zeneko 75. urteurrena zela eta, Giza Eskubideen arloak hainbat jarduera antolatu zituen urtean zehar, beste udal departamentu eta elkarteekin batera.


Giza Eskubideak aldarrikatzeko gune-festa





Ekainak 16
  • Donostiako Udaleko Gazteriarekin batera Giza Eskubideak ldarrikatzeko jaia antolatu zuten Aieteko parkean. Kawadeni elkarteak dinamizatu zuen jaia, mendebaldeko Afrikako musikarekin eta dantzekin. Haur eta gazteei zuzendutako dantza tailerra ere eskaini zuten.
  • Aiete Haurtxokoak hainbat tailer antolatu zituen, giza eskubideen ezagutzan sakontzeko.
  • 2018an Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko parkean instalatutako “Eskubideen Gunea” eskulturan Haurtxokoko haurrek jogurt-pote birziklatuetan beraiek idatzitako giza eskubideei buruzko mezuak zintzilikatu zituten.
  • Gainera, Giza Eskubideei buruzko mural parte-hartzailea egin zen; horretarako, eskuak tenperekin pintatu eta horma-irudian islatu zituzten, haien mezuak eta nahiak adierazteko.



Mandala en la playa de La Concha



Abenduak 10



Kontxako hondartzan mandala handi bat agertu zen eguna argitzerako, “Duintasuna, Askatasuna eta Justizia” Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aldarrikapenaren Unibertsalaren 75. urteurrena ospatzeko hautatu duen leloa jasotzen zuena, hain zuzen.

Ismael Arejula (isaslur13) artistak egindako marrazkiak ikusmin handia sortu zuen obra ikusteko barandara bertaratu ziren milaka pertsonen artean.

Giza Eskubideen Aldarrikapena, udal-ekipamenduetan





Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko artikuluak biltzen dituzten rol-up-ak jarri ziren hainbat udal-ekipamendutan. Haur eta gazteei zuzendutako “Artea eta Giza Eskubideak” jardueraren edizioen marrazkiekin ilustratuta zeuden.

Horrela, Adierazpena grafikoki ezagutarazi nahi izan da, eta Giza Eskubideen arloak duela 20 urtetik hona antolatu duen ekimen parte hartu dutenei ikusgarritasuna eman.

2023-2004 ikasturtea

PaseARTE. Giza Eskubideei buruzko ibilbideak

Hirian Giza Eskubideei buruz hitz egiten duten hainbat leku eta eskulturatan barrena ibilbidea da PaseARTE. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren aldarrikapenaren 75. urteurrena dela eta diseinatu da.

  • Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta daude eta doakoak dira.
  • Besteak beste, honako leku hauek zeharkatzen ditu: eskultura Duala, Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen omenez; “Oroimena/Memoria” monolitoa, indarkeriaren biktima guztiak oroitzen dituena; Clara Campoamorren eskultura edo Abuztuaren 31 kalea.
  • Puntu horietan, Aldarrikapen Unibertsalean islatzen diren gaiak lantzen dira, besteak beste, bakea, askatasuna eta emakumearen eskubideak.

Informazio erabilgarria

Jarduerak, haurtxoko eta gaztelekuetan

Haurrek, jolasaren bidez, euren Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala egin zuten Udaleko haurtxokoetan. Emaitza, argitalpen didaktiko eta koloretsua, “Nire Lehen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala” izenekoa.


Gaztelekuetan, berriz, gazteek Aldarrikapenaren artikuluetan sakondu zuten “Txitak, Giza Eskubideen altxorraren bila” jokoarekin.