Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Bakea, giza eskubideen, oroimen historikoaren eta gutxiengoen errespetua sustatzen dituzten proiektuentzako diru-laguntzak


Donostiako Udalak urtero diru-laguntzetarako deialdi bateratu bat bultzatzen du, Donostian bakearen, giza eskubideen, oroimen historikoaren eta gutxiengoenganako begirunearen aldeko ekintzak diruz laguntzeko asmoz. Ezberdintasunaren balioa aitortu eta giza eskubideak eta askatasunak errespetatzea sustatzen duten ekintzak, eskubideak eta askatasunak aitortzea eta aplikatzea segurtatu ez ezik, jarrera batzuk ere gainditzen lagunduko dutelako: intoleranteak, sexistak, homo-les-transfobikoak, arrazistak, insolidarioak eta antidemokratikoak.


Donostiako gizarteak eginkizun nagusi eta ezinbestekoa izan du giza eskubideak defendatzeko eta sustatzeko lan etengabe honetan, bai erakundeen ekimenetan konprometitzen eta parte hartzen, bai gizarte zibilaren esparruan sortu eta gauzatutako gizartearen beraren ekimenak aurrera eramaten. Horregatik, diru-laguntza hauek legez eratutako irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek, egoitza, ordezkaritza eta jardun eremua Donostian dutenentzat zuzenduta daude, eta beraien lana giza eskubideak, bakea, oroimen historikoaren eta gutxiengoen errespetuaren aldeko izan behar da.


Diru-laguntzak


Diru-laguntzen programa horretara zuzenduriko zuzkidura ekonomikoa hautatutako eskaeren artean banatzen diren 42.540 eurokoa da. Diru-laguntzak emango dira honako hauek egitearren:

  • Bakea, elkarbizitza, oroimen historikoa eta giza eskubideak aditzera eman, eraiki, sustatu eta defendatzeko proiektu eta ekintzak.
  • Giza eskubideen gaineko sentsibilizazio eta aldeko programak, gutxiengoekiko gizabidea bideratzekoak.

Donostiako Udalaren deialdi bakarreko diru laguntzen informazioa. Oinarriak, eskaerak eta zuriketak egiteko inprimakiak


Ebazpenak

Elkarteei udal lokalak lagatzea


Bi andere liburuskaz betetako mahai baten atzean

Donostiako Udala jakitun da hiriko elkarte askok beren jardueran jarduteko espazioak edukitzerakoan zailtasunak aurkitzen dituztenaz. Horregatik udal lokalak irabazi-asmorik gabeko hiriko organizazio eta erakundeei lagatzea ahalbidetzen duen zerbitzu bat jarri zuen martxan.


Bakearen eta Giza Eskubideen Etxetik giza eskubideak eta bakearen, oroimen historikoaren, askatasunaren, aniztasunaren eta terrorismoaren biktimen babesaren eta jazarpen-indarkeriaren sustapenean lan egiten duten elkarte eta erakundeei lokalak lagatzea kudeatzen dugu.


Informazio gehiago

Erlazionaturiko dokumentuak