Donostia.eus - Hezkuntza eta Haurtzaroa

Logo Ayuntamiento


HEZKUNTZA ETA HAURTZAROA





Hezkuntza eta haurtzaroa oinarrizko elementuak dira bai hiri hezitzailea gure proiektuan, bai eta, oro har, giza garapenean ere. Hiri hezitzailea bere burua hezkuntzaren bidez aldatu nahi duen hiria da.


Hezkuntza kontzeptu zabala da, eta eskola gainditzen du, bizitza osoan zehar gertatzen delako, eta bizitzako arlo guztietara heltzen delako. Hiria bera, kaleak, plazak, txokoak, hondartzak, parkeak, biztanleak... agente hezitzaileak eta etengabe ikasteko tresnak dira.


Hezkuntza proiektu globaltzat eta osotzat jotzen dugu. Aisialdiak, beraz, berebiziko garrantzia du haurrak eta nerabeak hezteko, haiek ondo pasa dezaten eta harremanak izan ditzaten, eta balioetan hezteko aukera izan dezaten, hala nola elkartasunean, giza eskubideen errespetuan, lankidetzan, tolerantzian, justizian...


Helburu hori gauzatzeko, hiriko baliabide, programa eta ekipamendu guztiak —hezkuntzari, informazioari, aisialdiari, kulturari nahiz kirolari dagozkionak— haurren eta gazteen zerbitzura jartzen ditugu, azken finean, haiek ezinbestekoak baitira guztion proiektuan, balioetako hiri hezitzailean.

Hurbil zaitez, eta ikusiko duzu zenbat aukera eskaintzen dizkizugun hurbiltzeko artera, antzerkira, zinemara, naturara, teknologia berrietara eta lankidetza jokoetara, horiek guztiak zure lagunekin batera , eta ikastetxeko ekipamenduak erabiltzen... Dena den, ez ditugu ahazten gurasoak, ez eta, oro har, zure hezkuntzaren eta ongizatearen erantzule diren pertsonak ere. Balioetan heztea guztion zeregina da.


NON GAUDE?


Gurekin harremanetan jartzeko:
Hezkuntza Atala
Goikoa jauregia
Mari kalea 1, 2.solairua
20003 Donostia
Tel.: 943 481 402 - 481 426
Faxa: 943 483 887
Posta elektronikoa