Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak indarkeria matxistei aurre egiteko kanpaina jarri du martxan. Kanpaina honen helburua da indarkeria matxistaren askotariko moduei buruzko kontzientzia piztea ikuspegi feministatik, eta, aldi berean, emakumeek eta pertsona ezbitarrek jasaten dituzten erasoak ikusaraztea eta normalizatzeari uztea, eta gaitzespen-erantzunak sustatzea, banaka zein taldeka. Guztion ardura da indarkeriarekin amaitzea. Horrela, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko bidean aurrera egitea lortuko da.

Indarkeria matxista egiturazko arazo bat da, hau da, genero-rol eta -estereotipoetan oinarritutako gizarte desorekatu baten kausa eta ondorioa, gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanetan oinarrituta eraikia. Indarkeria horrek askotariko formak hartzen ditu, eta bizitzaren esparru guztietan gertatzen da, eta zuzeneko ondorioak ditu emakumeen bizitzan.

Kanpaina honetan, emakumeek lan-arloan, kirol-jardueran, sare sozialetan eta garraio publikoan jasaten dituzten indarkeriak ikusarazi nahi dira.


Erasoei aurre egiteko moduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo webgune honetara: https://www.ezezetzda.eus/es /

Kartela 'Eraso sexistako hiri baten alde - eraldatu dezagun! izan gaitezen denok eraldaketaren parte'