Inprimatu
Whatsapp ikonoa

GAZTEMATIKA



Gaztematika - Gipuzkoako haur eta gazteen sustapenerako sistema


Gaztematika Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistema izendatzeko erabiltzen den izen laburra da. Askoren arteko jarduera sare egonkorra da; izan ere, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Udalek osatzen dute, beste gizarte eragile batzuen parte hartzearekin, eta elkarri lotutako oinarrizko bi helburu lortu nahi ditu:
  1. Norbere autonomiarako bidean haurrak, nerabeak eta gazteak beren astialdian zehar gaitu eta laguntza ematea hezkuntza ez-formalaren bitartez.
  2. Haurrek, nerabeek eta gazteek haurtzaroa eta gaztaroa, alegia gozatu, esperimentatu eta heltzeko diren eta helduaroaren oinarri diren aldiak, beren osotasunean bizi ditzaten laguntzea.

Donostiako udalaren Gazteria sailak hasiera hasieratik aritu da Gaztematikan, eta gaur egun ere jarraitzen du modu aktiboan parte hartzen. Izan ere, parte hartzen du Foru Teknikoan (haurren eta gazteen sustapenari dagozkion gai guztien inguruko topaketarako eta eztabaidarako gunean), Batzorde Iraunkorrean, bilera mahaietan eta foroetan (haur, nerabe eta gazteen zerbitzuei, gazte informazioari eta sustapen teknikariaren profil eredua partekatu eta prestakuntza plana zehazteari buruzkoetan).

Informazio gehiago, hemen