Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostia Gazteriak antolatuko du ekitaldia, eta Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntza izango du aurtengo edizioan.

Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela.

Gazteen Antzerki Topaketak aukera paregabea eskaintzen du parte hartzaileek beren antzezlanak modu profesional batean gauzatzeko, hirian ezagunak diren agertoki apropos eta egokietan.

Bestalde, Topaketak parte hartzaile gazteak motibatu nahi ditu, haien sormen prozesuan aurrera egiteko, eta baita haien kultur ekoizpenaren hedapena bultzatzeko ere.

Aurten, 35. edizioa egingo du Topaketak, eta erakutsi nahi da antzerkiak eta gazteek bizirik jarraitzen dutela, eta gazte jendeak harrera ona egiten diola antzerkiari gure hirian.

Bestalde, Antzerki Topaketa hauen hedapena handitzeko, eta baita hiriko eragileen arteko sinergiak lantzeko ere, zenbait jarduera antolatu dira:

Irudia: Aurtengo kartela osatzen, Usandizaga Ikastetxean Publizitate Grafikoaren goi mailako zikloa ikasten ari diren ikasleek parte hartu dute. Aurkeztutako guztien artetik, Aitziber González-en lana aukeratu da aurtengo irudia izateko.

Merchandising produktuak: Aurten ere ahalegin berezia egin da euskarri grafikoen argitalpen kopurua handitzeko eskuorriak, kartel orokorrak eta antzezlan bakoitzerako kartel bereiziak.

Taldeen parte-hartzea sustatu eta elkar ezagutzeko, amaiera-ekitaldi bat ere antolatu da; eta, hala, sari ematea eta festa izango dira ekainaren 15ean.

Deialdia hiriko ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independente guztiei zabaldu nahi diegu parte hartzeko gonbita egiteko. Guztira 18 taldek hartuko dute parte, Donostiarrak gehienak, baina badira kanpokoak ere (Pasaia, Errenteria, Oiartzun, Arrasate, Iruñea, Lugo…).



Talde hauek mota askotakoak direla eta bukaeran sari batzuk banatzen direla kontuan izanda, 2 kategoria bereizi dira adinaren arabera.

- Junior kategoria: 14-18 urte bitarteko parte-hartzaileak: 10 talde.
- Senior kategoria: 18-30 urte bitarteko parte-hartzaileak: 8 talde.

18 lan horietatik, 10 euskaraz izango dira, 7 gaztelaniaz eta bat ele bitan.

Antzezlan hauek 6 agertokitan taularatuko dira.

Donostia Kulturaren lankidetzari esker, Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea) eta Lugaritz Kultur Etxea izango dira.

Bosgarren agertokia, Kontadores Gazte Zentroa izango da, gure hirian gazteen kultur sormenerako eta sustapenerako erreferentzia den tokietako bat.

Eta Kutxa Fundazioa-en parte-hartzeari esker, Kutxa Fundazioa Kluba izango da aurtengo seigarren agertokia.

Aurkeztutako antzezlanak epaituko dituzten 3 aktore gazteak hauek izango dira aurten:

Epaimahaikideak:
- Maria Blanco
- Luix Mitxelena
- Omar Sinai

Haien esku izango da Topaketaren amaieran banatuko diren sariak erabakitzea. Kategoria bakoitzean sari hauek partituko dira: (Juniorra eta seniorra)

Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.
Taularatze onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.

Sari osagarri moduan, kategoriako irabazle guztiek trebakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia.

Sari banaketa ekainaren 15ean izango da Tabakalerako Kutxa Fundazioko plazan..

Sari horiez gainera, talde guztiek izango dute dirulaguntza txiki bat, materiala erosteko, ekipo osagarriak alokatzeko eta abarretarako gastuak ordaindu ahal izateko.

Bestalde, antzezlan guztiak bideoz grabatuko ditu profesional batek, eta talde bakoitzari haren antzezlanaren bideoaren kopia bat emango zaio. Talde bakoitzak bere antzezlanaren kartela izango du aurten. Material horrek taldearen sustapena egiteko balio izan dezake.

Sarrerak 3€ kostatuko dira.
Donostia Kulturaren agertokietakoak (Victoria Eugenia, Antzoki Zaharra, Gazteszena eta Lugaritz) maiatzaren 6tik aurrera hartu ahal izango dira, helbide hauetan:

-- www.donostiakultura.eus

-- eta obra antzezten den tokiko leihatila.

Kutxa Fundazio Klubeko eta Kontadoreseko emanaldietarako sarrerak antzezpena izaten den egunean erosi ahal izango dira toki horietako leihatiletan.

PROGRAMAZIOA 2024

Erlazionaturiko dokumentuak