Donostia.eus - Lan arloak

Logo Ayuntamiento

Lan arloak

  • Baratze publikoak

    Lau-haizetako hiri baratze Parke publikoko 135 baratze berriak eskatzeko epea azaroaren 11tik 28ra izango da

  • Proiektu europarrak

    Ingurumen Sailak parte hartzen dituen ekimenak

  • Hondartzak

    Hondartzen kudeaketa egokiak hondartzaren erabiltzaileen eskaeraren eta gunearen ingurumen eta osasun kalitate egokiaren arteko oreka lortu nahi du.

  • Energia

    Energiaren Udal Bulegoak energia arloko araudia betetzen dela zaintzeaz arduratzen da, baita energia eraginkortasuna ekimenak bultzatzeaz eraikuntzetan...

  • Legionella

    Ingurumen Kalitateko Atalak arriskupeko instalazioen kontrola egiten du aldizkako ikuskaritzarako bisitak eginez, hauetan indarrean dagoen arautegia betetzen dela egiaztatzeko eta honela gaixotasuna zabaltzeko arriskua saihestuaz.

  • Biodibertsitatea

    Donostiako udalerria eratzen duten gutxi gora beherako 61 km2etan basoak, hezegune txikiak, sega belardiak, ibaiak, kultiboak eta abar aurki daitezke.

  • Ura

    Edaten dugun ura eta igerilekuetako ura eraginkortasunez kudeatu behar dira egoera onean daudela eta arrazoizko erabilera bermatzeko.

  • Hondakinak

    Bigarren eskuko Donostitruk merkatuak antolatzea edo ostalaritzan hondakin gutxiago sortzearren iturriko uraren kontsumoa bultzatzeko pitxarren programa abian jartzea dira arlo honetako zenbait ekimen.

  • Jarduerak

    Sailkatutako jarduerak Udaletxeak kontrolatu behar dituen jarduerak dira, ingurumenari edo pertsonen osasunari kalte egitea saihesteko.

  • Aldaketa Klimatikoa

    Aldaketa Klimatikoaren erronkari aurre egiteko, gure isurpenak murrizteko Donostiako Udalak programa desberdinak jarri ditu abian: Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Lehen Plana, Donostia –CO2: familiak klimaren alde...

  • Jasangarritasun Plana/Tokiko Agenda 21

    Tokiko Agenda 21 kudeaketa tresna bat da, udaleko ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikak integratzen dituen irizpide iraunkorretan oinarritua. Donostiak 2004ean onartu zuen lehen Tokiko Ekintza Plana, egun bigarrena indarrean dagoelarik.

  • Erosketa Berdea

    Donostiako udalean erosketa eta kontratazioak egiteko garaian, irizpide ekonomiko eta teknikoez gain, ingurumenarekiko errespetua eta bere babesa eragiten duten baldintzak hartzen dira kontuan.

  • Zarata

    Donostiako Zarataren Mapa eta Zarata Kutsaduraren Ekintza Plana