Donostia.eus - Zer egin dezakezu eguneroko bizitzan?

Logo Ayuntamiento

Zer egin dezakezu eguneroko bizitzan?

  • Etxean

    Ohitura aldaketa txikiak medio edo garrantzi handiagoko teknologia aldaketak ezarriaz, ura aurreztu, energia hobeto erabili edo hondakinen kudeaketa egokia egin dezakegu. Ekintza guzti hauek ingurumenari mesede egiten diote eta etxean dirua aurrezten dute.

  • Lantokian

    Bulegoan, dendan, langelan... ingurumenari lagundu eta dirua aurrezteko aukerak energia edo hondakinen alorreko eginkizunetan aurki ditzakegu.

  • Joan-etorrietan

    Oinez joatea, bizikleta erabiltzea eta garraio publikoa erabiltzea dira ingurumenean eragin gutxien dituzten mugikortasun erak. Norberaren ibilgailu motorduna erabiltzea ezinbestekoa denean, eraginkortasunez gidatzeak emisioak murrizten ditu gasolina kontsumoa murriztearen ondorioz.

  • Hondartzan

    Donostiako hondartzetan gozatzeko, erabiltzaile gisa haietan dugun eragina zaindu behar dugu, erabilgarri dauden zerbitzuak zentzuz erabiliaz.

  • Mendian eta parkeetan

    Igeldo, Ulia, Artikutza, Urgull, Cristina Enea, Miramon, Ametzagaña, Otxoki... hiriko mendi, parke eta lorategietan aurki daiteken flora eta fauna aniztasun handiaren zaintza hiritar guztion esku-hartzean dago.