Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Haurrak 11 urte arte


DIRU LAGUNTZA JASOTZEN DUTEN HAURTXOKOAK



Udal Haurtxokorik ez dagoen zonaldetan Gazteriak bertako entitateek bultzatutako proiektuak diruz laguntzen ditu.
Roteta Berri eta Txomin Enea Haurtxokoak kudeatzen dituzten entitateek haurrentzako eguneroko topaleku bat eta ekintza programazio zabal bat eskaintzen dute.


TXOMIN-ENEA HAURTXOKOA


Txomin-Eneako Haurtxokoak bere programa garatzeko hiru gune nagusi ditu:
Txomin-enea haurtxokoaren sarrera


TXIKIEN LUDOTEKA: 4-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Adin tarte honentzat egokitutako joko eta jostailuak aurki ditzakegu: sukaldetxoa, panpinak, mozorroak, moduluak, mahai jolasak, eraikuntza jokoak, etab.

HANDIEN LUDOTEKA: Hemen 9-12 urte bitarteko haurrentzako 3 espazio desberdindu ditzakegu: Tailerra (eskulanak eta mahai jolasetan aritzeko); joko txokoa (ping-pong eta mahai futbola) eta aritze jokoa (koltxoneta eta moduluekin).

LIBURUTEGIA: 8-12 urte bitartekoentzako espazioa. Etxeko lanak egiteko erabiltzen da batez ere.

Sei haurrek argazkirako posatzen dute

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, egoten da irekita Haurtxokoa. Garai berezietan izan ezik, halakoetan ordutegia alda daiteke.

Txikiak (4-8 urte): 17:00etatik 18:30era.
Handiak (9-12 urte): 18:30etik 20:00etara.

Laguntza ikasgela:

Txikiak (7-8 urte): 18:30etik 20:00etara.
Handiak (9-12 urte): 17:00etatik 20:00etara.

Udan udaleku irekiak antolatzen dira.

INFORMAZIO GEHIAGO:
Helbidea: Antzieta pasealekua, 11 – Txomin-Enea, 20014 DONOSTIA (Loiola)

Telefonoa: 609 253956
e-maila: patxiborge@hotmail.com




ROTETA BERRI HAURTXOKOA



Roteta Berriko Haurtxokoak Altzako 2 eta 13 urte bitarteko haurrentzat eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira:
Bi haur jolasten ari dira

  • Ludoteka
  • Tailerrak eta eskulanak
  • Ikasgela
  • Haurrentzako jangela soziala
  • Udalekuak
  • Programa bereziak: Gabonetan, Inauterietan, Aste Santuan, etab.

Haurtxokoa 2 taldetan antolatzen da, adinaren arabera:

TXIKIEN TALDEA: 2 eta 6 urte bitartekoak.
HANDIEN TALDEA: 7 eta 13 urte bitartekoak.
Bost haur mahai-joko batekin jolasten ari dira


Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, arratsaldez egoten da irekita 16:30etik 19:30era. Garai berezietan izan ezik, halakoetan ordutegia goizez izaten baita, 7:30etik 15:00etara.

Txikiak eta handiak egunero 16:30etik 19:30era.

IKASGELA: Handien taldekoentzat, etxeko lanak egin ahal izan ditzaten. Egunero 16:45etik 19:30era.

INFORMAZIO GEHIAGO:

Helbidea: Herrera Pasealekua 70 / Roteta Goikoa 4 behea,
20017 DONOSTIA (Altza)

e-maila: rotetaberrihaurtxokoa@gmail.com