Udal lokalak


Udal lokal baten ataria
Udalak baditu bere jabetzan zenbait lokal, irabazi asmorik gabeko erakundeei uzten zaizkienak, haiek beren kasa kudeatu ditzaten, eta beren jarduerak baldintza onetan antolatu, garatu eta osatu ahal izateko toki bat izan dezaten.

Elkarte batek eskaera egin ahal izateko Elkarteen Udal Erroldan inskribatuak egon behar du. Eskaera inprimaki formalizatu batean egin behar da udal erregistro bidez, eta bertan, zein jardueretarako eskatzen den eta erabilera horretarako zer iraupen aurreikusten duten (Denbora Partziala/Osoa, Ordutegia, Datak, etab.) adierazi behar da.

Eskaera udal Ondareak jasoko du eta elkartearen aktibitatearen arabera, dagokion departamentura bidaliko du. Sail bakoitzak ezartzen dituen irizpideen arabera aztertuko ditu berari dagozkion eskaerak.

Libre edo lagatzeke dauden lokalen azterketa egin ondoren, eskaerak elkarteekin harremana duten udal departamentu edo sailen arteko Mahaiean baloratuko dira, eta lagapen proposamen bat luzatuko dio Gobernu Batzordeari, bertan onartuko baita proposamena. Azkenik, udala eta elkarteen arteko hitzarmena formalizatuko da, bertan jasoko direlarik udala eta elkartearen eskubide eta betebeharrak.

Erlazionaturiko estekak