Herritarren partaidetza

Udal Gobernuak bere jardunaren funtsa herritarren partaidetzan jartzen du, lurralde osoan eta garatutako udal politika guztietan prozesuak, kanalak, guneak eta elkarren artean jarduteko forma berriak zabaltzeko asmoz. Hauek gertutasunean, hiritarrekin harreman estuan, gardentasunean, informazioaren kudeaketa demokratikoan oinarrituak daude, eta konfiantza eta partekatutako ardura erlazio berriak sortu behar dituzte Udala eta donostiarren artean.