Donostia.eus - Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak

Logo Ayuntamiento

Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak



Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak, jarraian adierazten diren egoeratakoren batean sar daitezkeen txakurrak izango dira:
  • Hurrengo paragrafoan adierazten diren arrazen arten sartzen direnak.
  • Zauri larriak eragiteko gai diren ezaugarri morfologikoak izatea. II Eraskina.
  • Jarrera erasokorra daukatenak edota pertsona edo beste animalia batzuei eraso egin dietenak.

Arriskutsu izan daitezkeen taldean sailkatutako txakur bat erosteak berekin dakar aberearen eta jabearen gaineko kontrol handiagoa izatea, halakotzat sailkatu ez direnen aldean. Gure gomendioa da ondo-ondo pentsatzea halako abere baten jabe egin baino lehen, eta aintzat har dadila arriskutsu izan daitezkeen txakurren zerrendatik kanpoko bat hartzea.

Txakur arriskutsuari buruzko legedia:

Txakur arriskutsuak diren arrazak


Legearen arabera, ondorengo arrazakoak, arraza tipologiakoak nahiz arraza arteko gurutzaketen barruan sartzen direnak dira arriskutsuak:
  • Pit Bull Terrierra
  • Staffordshire Bull Terrierra
  • American Staffordshire Terrierra
  • Rottweilerra
  • Dogo Argentinarra
  • Fila Brasileiroa
  • Tosa Inua
  • Akita Inua

Animalia bat arriskutsua den ala ez agintari eskudunak baloratu beharko du
, irizpide objektibotan oinarrituta. Balorazioak ofiziozkoa ala notifikazio edo salaketa bidezkoa izan beharko du, albaitari batek egindako aurre-txostenean oinarritutakoa.

Arriskutsu izan daitekeen txakur baten jabearen eta txakur hori paseatzen dutenen betebeharrak

  • Adinduna izatea
  • Jabeak eta txakurra paseatzen duten pertsona guztiek lizentzia izan beharko dute.
  • Jabea erroldatuta dagoen Udalean Arriskutsu Izan daitezkeen Txakurren erregistroan izen emanda egotea.
  • Txakur arriskutsu bakarra paseatzea.
  • Txakurra muturrekoarekin eramatea.
  • Kate edo uhal sendoarekin lotuta eramatea (luzagarria ez dena, gehienez 2m luze). Arnesak debekatuta daude.
Lizentzia izan beharko dute arriskutsu izan daitekeen txakur bat paseatzen duten pertsona guztiek (adibidez: familia bateko kide GUZTIEK).

Zigorrak


Betebehar horiek ez betetzeak zigorra dakar:

Larria: 300 – 2400 euro
  • Txakurra aske eramatea.
  • Txakurra muturrekorik gabe eramatea.
  • Txakurra erregistratuta ez izatea.
  • Lizentziarik gabe eramatea.