Donostia.eus - Arratoiak

Logo Ayuntamiento

Arratoiak



Arratoia hiri inguruneei lotutako animalia bat da. Planeta kolonizatuz joan da, gizakiaren eskutik, eta kalkulatzen da munduko hiri handi batzuetan arratoi kopurua gizakiena bezainbatekoa edo are handiagoa dela.

Egokitze gaitasun aparta eta ugaltze tasa handia dituenez, arratoiak dira kontra egiten zailenetakoak diren izurrietako bat (edo zailena ere), eta ezinezkoa da erabat desagerraraztea.

Izurri horren kontrako borroka eta kontrola benetan eraginkorra izan dadin, ezinbestekoa da, arratoi pozoia erabiltzeaz gainera, prebentzio neurriak hartzea, arratoiak kokatu eta garatzeko egokia den ingururik sortu ez dadin.

Bi ekintza horiek (borroka kimikoa eta borroka ekologikoa) elkarren osagarriak eta etengabeak izan behar dute. Beraz, beharrezkoa da herritarren lankidetza.

Udalak egiten du izurri horren kontrola bide publikoan, baina gune pribatuetan jabearen erantzukizuna dira. Jabeek arduratsu lagundu behar diote Udalari, hirian izurriak kontrolatzeak dakarren gastu eta ahalegin guztia alferrikakoa izan ez dadin.

Abisuak: zer egin kalean arratoirik ikusten baduzu?



Zoritxarrez, inoiz ere ez dugu izurri hori erabat deuseztatuko, bana kontrola dezakegu. Udalak arratoiak hiltzeko kanpainak egiten ditu aldian-aldian. Hala ere, kalean, parkeetan edo lorategietan arratoirik ikusten baduzu, oso garrantzitsua da hau egitea:

Datu hauek eman behar dizkiguzu: arratoiak non ikusi dituzun, zure izena, eta zurekin harremanetan jartzeko telefono bat.

Berehala bideratuko dugu abisua, arratoiak akabatzeko tratamendua egin dadin. Pozoiak egun batzuk behar ditu eragina izateko. Beraz, hurrengo egunetan beharbada oraindik ez duzu eraginik sumatuko.

Zer egin dezaket neuk, herritarra naizen aldetik?


  • Garbi eduki gune pribatuak, zaborrak edo hondarrak pilatzea saihestuta.
  • Kendu sastrakak eta laharrak (arratoiek habia egiteko toki ezin hobea baitira).
  • Ez utzi putzurik.
  • Kendu babeslekutzat erabil daitezkeen gauza guztiak: bertan behera utzitako eraikuntzako materialak, taulak...
  • Estali zuloak eta arrakalak, ipini saretak uren hustubideei eta abar.
  • Ez utzi animalientzako jana duten platerak.