Donostia.eus - Elikagaien eta edarien kontrol ofiziala

Logo Ayuntamiento

Elikagaien eta edarien kontrol ofiziala

Azken urteotan gertatu diren egoera batzuk mehatxu handia gertatu dira osasun publikorako: behi eroen krisialdia, bentzopirenoak, dioxinak eta abar. Ondorioz, Europar Batasunak janariak estuago kontrolatzen ditu, bai eta legedia eguneratu ere. Estatu kideak behartuta daude aipatu legeak betetzen direla zaintzera, kontrol ofizialeko lanak eginda.
Janarien kontrol ofizialaren definizioa ondokoa da: agintari eskudunaren edozein kontrol mota, janarien nahiz osasunaren eta animalien ongizatearen alorreko legeak betetzen direla egiaztatzekoa.
Donostiako udalerrian Udala da kontrol ofizialeko lanak antolatu eta gauzatzeko administrazio eskuduna. Bere egituraren barruan, Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzuak betetzen du prebentzio eta kontrol lan garrantzizko hori, Donostian janarien segurtasuneko maila handia segurtatzeko helburuz.