Donostia.eus - Autokontrola

Logo Ayuntamiento


Autokontrola / AKKPA (arriskuen analisia eta puntu kritikoen kontrola)


Elikagaiak kontrolatzeko sistema prebentibo bat da, elikagaiak seguruak direla bermatzen duena. Autokontrol sistema arriskuen analisian eta kontrol kritikoko puntuetan oinarritzen da (AKKPA). Aipatutako sistema horrek aztertzen ditu gerta litezkeen arrisku guztiak elikagaiak ekoizten, eraldatzen edo prestatzen direnean. Halaber, sistema horrek bilatzen ditu puntu edo prozedura kritikoak arrisku handienak kontrolatzeko.

AKPPAko printzipioetan oinarritutako sistema hori beharrezkoa da elikagaiekin lan egiten duten enpresa guztientzat, ekoizpenetik hasita kontsumora arte.



AKKPA sistemaren printzipioak Codex Alimentariusen arabera ezartzen dira eta ondoko hauek dira:


  • 1. Printzipioa Arriskuen analisia egitea.
  • 2. Printzipioa Kontrol kritikoko puntuak (KKP identifikatzea).
  • 3. Printzipioa Muga kritikoak ezartzea.
  • 4. Printzipioa Zainketa sistema ezartzea muga kritikoak noiz gainditzen diren detektatzeko.
  • 5. Printzipioa Ekintza zuzentzaileak ezartzea zainketa egiterakoan KKP batek muga kritikoak gainditzen duela ikusten bada
  • 6. Printzipioa Balidazio eta egiaztapen sistema ezartzea autokontrol sistemak ondo funtzionatzen duela ziurtatzeko.
  • 7. Printzipioa Dokumentazio eta erregistro sistema ezartzea.

Aipatutako 7 printzipio hauek AKKPP Sisteman oinarritutako autokontrol plana garatzeko beharrezkoak diren elementuak adierazten dituzte.




Sistemaren eboluzioa


Industriak eta elikadura establezimendu handiek aspaldi hasi zuten autokontrol sistemen ezarpena. 2004tik aurrera Euskadin erreferentziazko gidaliburu bat daukagu, jarraitu beharreko bidea erakusteko balio izan duena. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak , Udaleko erakundeek lagunduta, prestatu zuen.
Gaur egun, sistema hauen ezarpena oso zabalduta dago eta esperientziak euren eraginkortasuna frogatu du, sektorean gertakarien gutxitzeak erakusten duenez.
Ostalaritzako sektoreak aipatutako zeregina bete ahal izateko Euskadiko aginte sanitarioek Ostalaritza autokontrolerako plan orokorra prestatu dute. Arrisku sanitarioak gutxitzeko tresna bat da.

Nahi izanez gero, Ostalaritzako autokontrolaren plana orokorraren erregistroak (komanderoak, garbiketarako erregistroak) jaitsi ditzakezu ONDOKO LOTURAN KLIK EGINEZ:
Ostalaritzako autokontrol planaren erregistroak



Autokontrol dokumentuen ebaluazioa eta auditoretzak


Enpresek ezartzen dituzten autokontrol sistemak kontrolatzea eta gainbegiratzea Administrazioak egin beharreko ikuskatze lanak dira
Lehengoa, enpresa bakoitzaren autokontrol plana aztertzen da; gero, enpresa berean, sistemaren auditoretza egiten da. Hauexek dira helburuak: esaten dutena benetan betetzen dutena egiaztatzea, eta sistema eraginkorra dela ziurtatzea.

Ekintza hori eligagaien kontrol ofizialean sartzen da.

Informazio gehiago:



Ostalaritza autokontrolerako plan orokorraren bloga
Ostalaritza autokontrolerako plan orokorraren gidaliburu erraza
Codex Alimentariusaren arabera ezarritako AKKPA sistemaren printzipioak


Oharra:
Kontzumitzaileei elikagai seguruak eskaintzeko ekoizleak ez dira arduradun bakarrak, baizik eta maneiatzaile, garraiolari eta saltzaileak ere arduradunak dira.