Apartamentuak gazteentzat

Alojamendu iragankorrak dira, hau da, bost urteko eperako alokatzen dira, berritzeko aukerarik gabe.

Apartamentuek egongela-sukaldea, komuna eta logela bat dute, eta gehienez ere bi pertsona heldu bizi daitezke bertan, baina seme-alaba adingabeak ere bertan bizi daitezke. Jakin behar duzu Administrazioak, jabea denez gero, alokairua ezarriko duela. Etxebizitza horiek eskuratzeko, baldintza batzuk bete behar dira, eta baremazio bidez esleitzen dira. .