Apartamentuak adinekoentzat

Apartamentuak alokairuan lagatzen dira bost urterako (berriztagarriak).

Eskaera bakoitzean gehienez ere bi pertsonak eman dezakete izena (ezkondutako bikoteak, izatezko bikoteak, anai-arrebak eta abar).

Apartamentuek egongela-sukaldea, komuna eta logela bat dute.

Titulartasun publikokoak dira eta jabea Administrazio bat da.

Jakin behar duzu betekizun batzuk bete behar dituzula. Ordaindu beharreko alokairuaren zenbatekoa Administrazioak ezartzen du.