Donostia.eus - [Tramitea] Biztanleen Udal Erroldan jaioberrien izena emateko eskaera

Logo Ayuntamiento

Biztanleen Udal Erroldan jaioberrien izena emateko eskaera

Objektua: Biztanleen Udal Erroldan jaioberrien izena emateko eskatzea

Ume jaioberria lehen aldiz inskribatzea Biztanleen Udal Erroldan

Nola egin eskaera
Tramite hau adierazitako arreta bulegoetan egin daiteke soilik.
Ikus ezazu tramitea nola egiten den Bertaratua atalean.
Eskaera egiteko baldintzak
- Umea izena emanda egotea Erregistro Zibilean edo horretarako eskabidea egin izana.
- Gurasoetako bat, gutxienez, erroldatuta egotea jaioberria erroldatuko den etxebizitzan.
Beharrezko dokumentazioa
Hauetakoren baten jatorrizkoa eta fotokopia:

- Famili liburua, edo
- Jaiotza-agiria, edo
- Jaiotza Erregistro Zibilean inskribatzeko epez kanpoko eskaerari buruzko akta.

Unitate arduradunak eskubidea du nahi beste dokumentu osagarri eskatzeko, izapidea behar bezala bete ahal izateko.
Izapideak egitearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza
Unitatea: Herritarren Arreta Zerbitzua
Helbidea: Ijentea Kalea 1
Telefonoa: 010 (Donostiatik)
943- 481000

Arauak
1996ko urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean Udal Errolda dela-eta ezarritakoa aldatzekoa.

1996ko abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia, 1986ko uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartua, aldatzekoa.
Erlazionaturiko tramiteak

    kategori aurkibidera itzuli